Orrialdeak

viernes, 10 de enero de 2014

Mr. Bean in the English Class

Mr. Bean-en bideoak izugarri gustatzen zaizkie gure ikasleei eta Present Continuous lantzeko aukera asko ematen dituzte. Hona hemen video hau erabiliz egin daitezkeen jarduerak:

-Ikasleak binaka jartzen dira, bat pantailari begira eta bestea bizkarra emanez.
-Bideoa ikusten duenak bere bikoteari kontatuko dio Mr. Bean-i gertatzen zaiona eta besteak ekintzak idatziko ditu koadernoan.
-Bien artean testu bat osatuko dute, Present Simple erabiliz.
-Denon bertsioak konparatu eta istorioa osatuko dugu.
-Bikote bakoitzak Mr. Bean-en istorio berri bat asmatuko du.
-Besteei kontatuko diete eta posible bada, baita antzeztu ere.
-Ikasleek elkarren ekoizpenak ikusi eta baloratu egingo dituzte, akatsak detektatuz eta hobetzeko proposamenak luzatuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario