Orrialdeak

viernes, 10 de enero de 2014

Internet safety

Gure ikasleak interneten ibiltzea erabaki badugu, bai etxetik eta bai eskolatik segurtasun eta pribazitatean hezi eta trebatu beharko ditugu. Sarean beraientzako egokia ez den informazio asko topatu dezakete, ezezagunekin kontaktuan jarri daitezke, cyberbulling-a eman daiteke... Hona hemen zenbait guraso eta irakaslek ematen dizkiguten aholkuak:

-Kontutan izan behar dugu, nahiz eta teknologi berriez asko jakin, haurrek seguruenik guk baino gehiago jakingo dutela. Adi egon behar dugu!
-Horregatik, haurrekin komunikazio handia egon behar da. Egin dezaketenaz eta ezin dutenaz asko hitz egin behar da, baina, inposaketarik gabe (ahal bada); askotan kontrako eragina izaten du eta. Arrazoitu, eztabaidatu eta erabakiak hartu behar dira.
-Haurrei irakatsi behar diegu interneten dagoen guztia ez dela onargarria edo egokia. Informazio guztia ere zuzena ez dela jakin behar dute. Pentsamendu kritikoa garatzen lagundu behar diegu.
-Haurrek erabiltzen dituzten web orri eta aplikazioekin familiarizatu behar gara, harpidetu eta hauen funtzionamendua ezagutu.
-Haurrekin erabiltzen dituzten web orriak aztertuko ditugu, seguruak diren ala ez ziurtatzeko. Gure onespena izanez gero, haien kabuz ibiltzeko baimena emango diegu.
-Haurren pausoak jarraitzeko eta zenbait orrietako sarrera mugazteko software-a erabili dezakegu.
-Bilaketak egiteko Google SafeSearch erabili dezakegu. Egiten dituzten bilaketak ere kontrolatu ditzakegu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario